Sasi-garbitzekoa lapurtzeagatik lagun bi atxilotu dituzte

Anboto 2011ko urr. 4a, 13:13

Baserri batean sasi-garbitzekoa lapurtzeagatik pertsona bi atxilotu zituen, atzo, Ertzaintzak Mallabian. Ustezko lapurrak BI-3341 errepidean atzeman zituzten, Goiuriara bidean

Baserri batean sasi-garbitzekoa lapurtzeagatik pertsona bi atxilotu zituen, atzo, Ertzaintzak Mallabian. Ustezko lapurrak BI-3341 errepidean atzeman zituzten, Goiuriara bidean.

 

Baserri baten lapurreta izan zen abisua eman zuten, atzo, 12:30 inguruan Durangoko Ertzaintzaren komisaldegian. Pertsona horrek jakin eragin zien ustezko lapurrak Renault Megane baten zioazela. Ibilagailu susmagarria BI-3341 errepidaen atzeman zuen Ertzaintzak, Goiuriara bidean eta bertan atxilotu zituzten 36 urteko gizon bat eta 32 urteko emakumezkoa. "Indarra erabiliz lapurreta" egitea leporatu diete.

 

Ertzaintzak jakin eragin duenez, ustez baserriko tresna etxola baten indarrez sartu ziren eta sasi-garbitzeko makina lapurtu. Polizi aurrekariak dituzte atxilotuek eta datozen egunetan aurkeztu behar dute epailearen aurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!