Batzarrak herrigune zein auzoetako bizilagunekin

Anboto 2011ko ira. 30a, 08:50

Udalaren eta herritarren arteko hartu-emana sendotu gura dute iritzi eta iradokizunak jasoz

Udalaren eta herritarren arteko hartu-emana sendotu gura dute iritzi eta iradokizunak jasoz.

Mallabiko Udalak herriguneko eta auzoetako herritarren iritzi eta iradokizunak ezagutzeko batzarrak antolatzen dihardu irailean eta urrian. Antolatzeko asmoa duten lau batzarretatik bi egin dituzte dagoeneko.

 

Irailaren 22an Gerea eta Longako auzokideekin bildu ziren Gereako elkartean, eta irailaren 26an, Goitako bizilagunekin San Juango elkartean. Mila Mondragon alkateak adierazi duenez, “auzokideek gustura erantzun diote udalaren ekimenari, batzar horietan euren premiak azaltzeko aukera daukatelako”.

 

Hurrengo hitzordua Areitio, herrigunea, Osma eta Zengotitako auzokideekin jarri du udalak: urriaren 3an, 19:00etan, Kultur Etxean. Berano Txiki, Berano Nagusi eta Arandoñoko biztanleak udalagaz Artixe elkartean batuko dira, urriaren 6an, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!