Ikastaro eskaintza ugaria ikasturte berrian

Anboto 2011ko ira. 26a, 09:09

Yoga ikastaroa eskoletako gimnasioan eskainiko du Yolanda Napalek. Musika gogoko dutenentzat, soinua eta panderoa jotzen ikastero aukera izango da Adolfo Jainagagaz eskolan

Yoga ikastaroa eskoletako gimnasioan eskainiko du Yolanda Napalek. Musika gogoko dutenentzat, soinua eta panderoa jotzen ikastero aukera izango da Adolfo Jainagagaz eskolan.

 

Abesbatzek ere tradizio handia dute Mallabian, eta gazte eta helduendako taldeak Iratxe Uribelarreak zuzenduko ditu. Txalaparta ikasi gura duenak, berriz, otsailetik martxora martxan jarriko duten ikastaroan izango du aukera. Umeendako euskal dantza ikastaroa eskolako gimnasioan izango da. Argazkigintzan trebatzeko ikastaroa azaroan izango da. Plazako dantza tradizionalak Maribi Carrillok erakutsiko ditu. Spinninga eta mantenu gimnasia tailerrak Itsaso Praderak emango ditu. KZguneko ikastaroetan arratsaldez parte hartu ahal izango da, eta AEK-k gurasoendako euskara ikastaroak antolatuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!