Ibilbidearen ondoren Artixeko sozietatean bazkaria prestatuko dute.
Orraittio euskara elkarteak Iturrien Ibilbidea antolatu du urriaren 1erako. Udazkenero Mallabiko bazterrak ezagutzeko antolatzen duten ibilbideak herriko iturriak hartuko dituela aurten ardatz jakinarazi dute antolatzaileek.
Goizeko 09:30ean Trabakuan jarri dute parte-hartzaileendako hitzordua. Kotxez Saietzanera joango dira, hango iturria ikustera. Ondoren, kotxeak Artixen utziko dituzte oinezko ibilbideari ekiteko. Artixe, Egixe, Izartza, Itturrua, Izengura, Asuntze, Bolueta, Egixe, Marduana eta Egixe iturririk iturri zeharkatuko dituzte ondoren. Mallabitarrei hamarretakoa eroateko gogorarazi diete antolatzaileek. Eguerdiko 14:30ean indarrak berritzeko bazkaritan elkartuko dira Artixeko sozietatean; 12 euro izango da, Orraittioko bazkideentzat 10. Izena emateko azken eguna irailaren 29a da; Mallabiko tabernetan edo 652752468 telefonoan.