Haur Hezkuntzako gelak berriztu dituzte udan

Anboto 2011ko ira. 8a, 08:37

Oporraldia baliatu dute bi urteko umeen gelan hainbat konponketa egin ahal izateko

Oporraldia baliatu dute bi urteko umeen gelan hainbat konponketa egin ahal izateko.

 

Mallabian Haur Hezkuntzako gelak guztiz berriztu dituzte udan.  Ekainaren azken astean ekin zieten lanei, eta astelehenean garbiketa egin dute. “Txikiendako espazio zabalak gura genituenez, ate mugikorrak jarri ditugu, bi gela banatuta espazioa bikoiztuz”, azaldu du Mila Mondragon Mallabiko alkateak.

 

Bi urtekoen gelan komunak ikasleentzat egokitu dituzte. Gelako leihoak eta teilatuko kanaloiak aldatu dituzte. “Kanaloiak hostoekin eta elurragaz hondatuta egon dira”, azaldu dute udal arduradunek. Eskaileretan jarrita igotzeko plataforma jartzen dabiltza, eta urritik aurrera erabilgarri egotea itxaroten dute.

 

Lanok 301.000 euroko aurrekontua izan dute. Hezkuntza Sailak %60 ordaindu du, eta udalak %40. Datorren urtean ere beste konponketa batzuk egiteko diru-laguntza eskatzeko asmoa dutela azaldu du alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!