Itoginak sortzen zirelako konpondu dute Kultur Etxeko teilatu osoa. Ekainean ekin zieten lanei.
Konponduta dago dagoeneko Mallabiko Kultur Etxeko teilatua. Ekainaren erdialdean obrak martxan jarri zituen udalak, eta udako oporrak baliatu dituzte eraberritzea aurrera eramateko. Kultur Etxean batzen diren herriko elkarteei ahalik eta kalte gutxien sortzea izan dutela helburu azaldu dute udal ordezkariek; lanek iraun duten bitartean ezin izan dute KZgunea erabili. Liburutegiari, aldiz, ez diote eragin lanek. Udalak 113.121 euroko aurrekontua izan du lanotarako.
Eraikina kultur etxe moduan egokitu zutenean, orain dela 15 urte, teilatua ez zuten konpondu. Harrezkero, teilak biguntzen joan dira eta itoginak sortzen hasi dira. Oraingoan, teilatua osorik konpondu dutela azaldu dute: “Teilak birrindu egiten ziren”.