Txopoa jarri eta afari-meriendagaz emango diete jaiei hasiera.
Meza nagusia domekan 11:30ean izango da, eta ondoren txerriaren hanka eskegiko dute. Berrizko San Lorentzo dantza taldearen emanaldiaren ostean, omenaldia eskainiko dute. 13:00etan antzinako ogibideen erakusketak batuko ditu Txurrukanekoa gazta egiten, Laudioko Miriam artilea lantzen eta Imanol ardiak mozten. Xabier Amuriza eta Beñat Ugartetxea bertsolariek giroa alaituko dute. Txarriaren hankaren altuera neurtuta, auzo bazkarian elkartuko dira. Arratsaldeko 17:30ean bolo txapelketa eta 18:00etan umeen jolasak antolatuko dituzte.