Xabat Uzuriaga 20 urteko mallabitarrak irabazi du Andramari jaietako kartel lehiaketa. Aurtengoa izan du kartel lehiaketa batean parte hartu duen lehenengo aldia.
Paint programagaz landutako kartelean jai giroaren isla diren hiru irudi batu ditu: paella txapelketa, pilotalekua eta txalaparta. “Paella txapelketa jaietako ekitaldirik jendetsuenetakoa izaten da, eta horregatik sartu dut”, dio. “Pilotalekua herrian pilotarekiko dagoen afizioagatik aukeratu dut eta txalaparta Euskal Herriko musika instrumento ezaguna delako”, azaldu digu Uzuriagak. Irudiaren ertzetan jaietako egunak azaltzen dira goitik behera.
Lehiaketa irabazi arren, ez du argi oraindino hurrengo urtean berriro aurkeztuko den kartel lehiaketara: “Gogoaren eta daukadan denboraren arabera erabakiko dut”.