Asteon hasi dituzte udako udalekuak 40 gaztetxogaz

Anboto 2011ko eka. 30a, 08:36

Asteon hasi eta uztailaren 21era arte Mallabiko udalekuetan parte hartuko dute 4tik 11 urtera bitarteko 40 gaztetxok. Sei begirale ibiliko dira gaztetxoekin astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:30era. Herrian hainbat ekintza egingo dituzte, eta kanpora ere irtengo dira.

Egunpasei dagokionez, nagusienak Arantzazuko Urbiara joango dira udalekuetako egun batean, eta hango inguruak ezagutuko dituzte. Gazteenek, berriz, Olentzeroren Etxea bisitatuko dute Mungiako Izenaduba basoan.
Herriko ekimenei dagokienez, astean behin igerilekuetara joango dira, eta egunean toki  batean elkartuko dira: Surrotoki lokalean, Jolaslekun edo Mallabia I pilotalekuan, besteak beste. Barruko zein kanpoko ekintzak egingo dituzte, beraz, gaztetxoek udalekuetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!