Eguenean amaituko du kurtsoa AEk-k, 14 ikaslegaz

Anboto 2011ko eka. 20a, 09:08

Klaseak goizez eta arratsaldez banatuta, ikasleen lan orduetara moldatzea lortu dute

Klaseak goizez eta arratsaldez banatuta, ikasleen lan orduetara moldatzea lortu dute.

Ikasturtearen balorazio ona egin du Kaltxango AEK euskaltegiak. Lehenengo biderrez, bitan banatu dituzte  klaseak, goizez eta arratsaldez; horren helburua erreleboetan behar egiten duten ikasleei malgutasuna eskaintzea da, ahalik eta klaserik gutxien galdu dezaten; hain zuzen ere, 14 ikasletik ia erdiak erreleboka lan egiten dute: “Erabaki positiboa izan da, eta datorren urtean berdin jarraituko dugu”, dio Juanmi Bravo AEK-ko irakasleak.

Datorren eguenean amaituko dute kurtsoa. Kultur etxeko teilatua konpontzen dabiltzanez, goizeko klasea liburutegian emango dute eta arratsaldekoa Zurrotoki gelan.

Gogoratu dutenez, EGA prestatu gura duena edo espezializazioren bat bilatzen duena Ermuko AEKra bideratzen dute: “Mallabian ezin bada, Ermuko AEKn maila gehiago eta arlo askotarikoak daude”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!