Herri-kirolak eta bertso saioa Gereako jaietan

Anboto 2011ko eka. 9a, 10:00

Donien atxa jasota, barikuan hasiko dituzte Gerea auzoan Adrian Deunaren jaiak. Gerea bertako auzokideak dira jaietako antolatzaileak.

Donien atxa jasota, barikuan hasiko dituzte Gerea auzoan Adrian Deunaren jaiak. Gerea bertako auzokideak dira jaietako antolatzaileak.

Zapatuan, 16:30ean, txokolate-jana prestatu dute auzoko umeentzat, eta, 18:00etan, briska txapelketari ekingo diote. Irabazleak 100 euro jasoko ditu.

Domekan egingo dituzte ekitaldirik garrantzitsuenak. 11:00etako mezaren ondoren, Mallabiko Gazte-Alai dantza taldeak hainbat dantza eskainiko ditu. Ondoren, Beñat Ugartetxeak eta Etxahun Lekuek bertso saioa eskainiko dute. Eguerdian herri -kirolekin gozatzeko aukera egongo da: Karmele eta Maider trontzan eta, Jon, Izeta III.a eta Ureta harrijasotzen ibiliko dira.

Jaiei amaiera eman aurretik, 18:00etan, asto probak ikusteko aukera egongo da Zubi-Barri, Arta-Beitti, Goizeder eta Maioraren eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!