Ekainaren 29tik uztailaren 21era izango dira; izena emateko epea ekainaren 17ra artekoa da.
Mallabiko Udalak udako ludoteka eta udalekuak antolatuko ditu. Izen-emate orriak Udaletxean zein Kultur Etxean daude eskuragarri; apuntatzeko azkeneko eguna ekainaren 17a izango da.
Udalekuak zein ludoteka ekainaren 29tik uztailaren 21era antolatuko dituzte, eta 4-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Gutxienez, 40 gaztek eman beharko dute izena ekimena gauzatzeko. Ordutegia honakoa da: astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:00etara. Ordaindu beharreko kuota 60 eurokoa da; 80 euro seme-alaba bi izanez gero.
Ekainaren 22an, 19:00etan, batzarra egingo dute begiraleekin Kultur Etxean, ekimenaren gaineko zehaztasunak emateko.