Datorren astean hasiko dira lanean eta abuzturako amaitzea itxaroten dute.
Datorren astean hasita hile bian Kultur Etxeko teilatua konponduko du Ur enpresak. Udalak 113.121 euroko diru-atala bideratu du zeregin horretarako.
Kultur Etxea zabaltzeko helburuz eraikina eraberritu zenean —orain 15 bat urte— teilatua zegoenean uztea erabaki zuten, oraindik egonkor zegoelako. Urtean poderioz, ordea, teilak bigundu eta itoginak sortu dira azkeneko solairuan. Teilatu osoa aldatuko dute: “Teilak eskuan birrindu egiten dira, horregatik, dena ordezkatu beharra dago”, azaldu du Aitor Loiola alkateak.
Lanak ekainean hasi eta hile biren barruan amaituko dituzte. Urte saosi hau aukeratu dute Kultur Etxean batzen diren elkarteei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Beraz, hile bian ezingo da KZgunea erabili. Liburutegia, aldiz, erabilgarri egongo da. J.Derteano