Bilduk lortu ditu boto gehien, EAJk baino zinegotzi bat gehiago lortuz

Anboto 2011ko mai. 22a, 21:06

Bilduk lortu du boto gehien Mallabian, jeltzaleek baino ordezkari bat gehiago, hain zuzen. Guztira, 363 boto lortu ditu Bilduk. PSE-EE eta PPk, berriz, erdira jaitsi dute boto kopurua eta ez dute lortu zinegotzirik lortu.

Bilduk lortu du boto gehien Mallabian, jeltzaleek baino ordezkari bat gehiago, hain zuzen. Guztira, 363 boto lortu ditu Bilduk. PSE-EE eta PPk, berriz, erdira jaitsi dute boto kopurua eta ez dute lortu zinegotzirik lortu.

Indar nagusia izan da Bildu Mallabian, 363 boto lortuz. Horretara, EAJk baino zinegotzi bat gehiago lortu du; bost ordezkari izango ditu. Jeltzaleek orain arteko ordezkaritza mantenduko dute lau zinegotzigaz. Zenbait boto gehiago lortu ditu, baina, ez du alkatetza ziurtatzeko besteko ordezkaritza izango.

Alderdi bion artean banatuko da Udala. Izan ere, ez sozialistek ez popularrek ez dute lortu ordezkaritzarik; are gehiago baio batak bai besteak 2007ko udal hauteskundeetan baino erdia boto kopuru lortu du. 
Abstentzioa %25,17koa izan da; ia bost puntu bajatu da.


 

 [img]http://www.anboto.org/images/9400/9480/2.jpg[/img]

 

 


 

2011ko boto kopurua

 

   BILDU  EAJ  PSE-EE  PP  Baliobakoak  Zuriak  Abst.
2011  363  301  31  12  8  19  %25,17

2007ko boto kopurua

  EAE EAJ PSE-EE PP Baliobakoak Zuriak Abst.
2007 339 271 66 23 11 2 %29,99


2011ko datuak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9480/1.jpg[/img]

 

2007ko datuak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9480/4.jpg[/img]

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!