Bertsoak, musika eta kirola gozagai, datozen aste bietan

Anboto 2011ko mai. 14a, 08:05

Mallabiako hamabostaldiaren barruan koruen kontzertua izango da

Mallabiako hamabostaldiaren barruan koruen kontzertua izango da. Mallabiko Hamanbostaldiaren barruan, gaur, 11:30ean, gimnasia erritmiko erakustaldia eskainiko dute pilotalekuan eta, 22:00etan, bertso afaria antolatu dute, Odei Barroso eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, Izar Gorrin. Maiatzaren 21ean, 20:00etan, Jasokunde, Mendibil eta Gasteizko Crescendo abesbatzen kontzertua izango da Andra Maria parrokian. Hilaren 22an, goizeko azokaren ondoren, 12:00etan, Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du plazan; toki berean, 13:00etan, Txondor herri kirol taldekoek egur handi bat moztuko dute. Hilaren 28an, 22:30ean, Mursego eta The Wornouts taldeek kontzertua eskainiko dute. J.D.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!