Haurreskolan izena eman daiteke, hilaren 15era arte

Anboto 2011ko mai. 5a, 08:34

Haurreskolan izena-emateko epea hasi dute maiatzaren 15era arte

Haurreskolan izena-emateko epea hasi dute maiatzaren 15era arte. Orain izena ematen dutenek irailetik aurrera jaso ahalko dute zerbitzua. Informazioa telefonoz jaso daiteke (94 317 20 03), baina beharrezko gestio denak egiteko haurreskolara bertara joan beharko dute interesdune, 07:30etik 17:00etara. Mallabiko haurreskolak gela bi ditu: urte batera artekoak eta 1-2 urte bitartekoak; lehenengoan zortzi plaza daude libre, eta bigarrenean hamahiru, baina lau plaza iaz 0-1 klasean egondakoek beteko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!