Goi mailako bertso saioa antolatu dute zapatuan frontoian

Anboto 2011ko api. 29a, 09:16

Orraittio euskara elkarteak, udalak babestuta, goi mailako bertso saioa antolatu du zapatu gauerako Mallabiko pilotalekuan

Orraittio euskara elkarteak, udalak babestuta, goi mailako bertso saioa antolatu du zapatu gauerako Mallabiko pilotalekuan. Sei bertsolari ariko dira bertsotan taula gainean, eta tartean dago gaur egun Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna den Maialen Lujanbio. Beragaz batera jardungo dute Imanol Lazkano, Igor Elortza, Beñat Ugartetxea, Julio Soto eta Julen Zelaietak. Gai-jartzaile lanak Asier Ibaibarriagak egingo ditu. Bertso saioa 22:00etan hasiko da Mallabia I pilotalekuan, eta sarrera bost euro izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!