Ikastetxeko gelak berriztu egingo dituzte oporretan

Anboto 2011ko api. 17a, 09:51

Ekainaren 23an hasi eta hile bian lehenengo hezkuntzako gelak eraberritu gura dituzte

Ekainaren 23an hasi eta hile bian lehenengo hezkuntzako gelak eraberritu gura dituzte. Mallabiko Udalak Learreta-Markina ikastetxeko lehenengo hezkuntzako gelak eraberritu gura ditu, eta lanak esleitzeko lehiaketa hasi du. Lanak esleitzeko prozesua orain hasi dute, baina obrak udako oporretan gauzatuko dituzte; ekainaren 23tik abuztuaren 23ra, hain zuzen ere. Kontratuaren prezioa 310.500 eurokoa izango da eta negoziaketa bidez emango da. Oinarri guztiak Mallabiko Udalean eskuratu daitezke, eta www.mallabia.org webgunean ere eskegi dituzte.

Goi tentsioko linea

Bestalde, azken udalbatzarrean goi tentsioko linearen kontrako mozioa onartu zuen udalbatzarrak, aho batez. Proiektua bertan behera uzteko eskatu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!