Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak aldizkariaren ale berezia argitaratu du, gai bakarra Herri Antolamenduko Plan Nagusia delarik
Udalak Ze Barri aldizkariaren ale berezia argitaratu du, gai bakarra Herri Antolamenduko Plan Nagusia delarik.
Asteburuan alea etxez etxe banatuko dute, herrigunean zein auzoetan. Aldizkarian Plan Orokorrean definitu beharreko ildo anitzen (ingurugiroa, hirigintza, jarduera ekonomikoak...) gaineko udal proposamenak zehaztu dituzte, eta baita horietara bideratu dituzten irizpideak ere.
Hala ere, Udalaren asmoa prozesu parte-hartzailea garatzea da, eta batzar informatiboak antolatu dituzte. Hilaren 7an, 19:00etan, Plan Orokorraren aurrerapenaren aurkezpena egingo dute kultur etxean. Hilaren 12an eta 19an, toki berean eta ordu berdinean, etxebizitza eta ingurumenari eta jarduera ekonomikoari buruz ariko dira.