Euskara eskoletarako izena emateko aukera

Anboto 2011ko mar. 25a, 12:27

Udalak ordainduko die ikasleei AEK-k ematen dituen euskara klaseen matrikularen kostua

AEK-k urrian hasi zuen euskara ikasteko kurtsoa; orain, martxoa amaitu arte, berriro dago izena emateko aukera. Mallabian erroldatuta dagoenari Udalak ordainduko dio matrikula. Honako e-maila ipini dute izena emateko: kaltxango@aek.org. Aurten arratsaldez ez eze, goizez ere talde bat osatu dute. Horrek, \"malgutasuna eskaintzen die ikasleei, eta lanagaz bateratzeko errazagoa da\", diote AEK-ko kideek. Klaseak astelehentik eguenera dira, 09:00etatik 11:00etara eta19:00etatik 21:00etara.

Julian Iantziren hitzaldia

Korrika Kulturalaren barruan, Euskara koskistatzen izeneko hitzaldia eskainiko du Julian Iantzik gaur, 20:00etan Kultur Etxean. Orraittio euskara elkarteak antolatu du ekitaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!