Goi-tentsioko argindar linearen egitasmoa aztergai

Anboto 2011ko mar. 22a, 09:01

Bizkaian Gueñesko azpiestazioa eta Gipuzkoan Ezkio-Itsasokoa batuko lituzkeen goi-tentsioko argindar linearen aurreproiektua hartuko dute aztergai, gaur, 19:00etan, kultur etxean. Durangaldeko hainbat udal ordezkari, gizarte eragile eta herritar batuko dira bertan.

Bizkaian Gueñesko azpiestazioa eta Gipuzkoan Ezkio-Itsasokoa batuko lituzkeen goi-tentsioko argindar linearen aurreproiektua hartuko dute aztergai, gaur, 19:00etan, kultur etxean. Durangaldeko hainbat udal ordezkari, gizarte eragile eta herritar batuko dira bertan. Alberto Frias gonbidatu dute ekitaldira, Araban Gasteiz-Castejón goi-tentsioko argindar linea geldiarazteko \"gakoa\" izan zen Autopista Elektrikorik Ez plataformako kidea. Ondorengo hilabeteetan eman beharreko pausoak ere eztabaidatuko dituzte. Durangaldeko bost herri zeharkatuko ltuzke 400 kV-tako goi-tentsioko argindar linea horrek: Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar eta Mallabia. Ekitaldiaren antolatzaileek gogoratu dutenez, \"gaur egun, eskualdean baditugu hainbat linea 400 KV-takoak eta aurkeztu diren azterketek ez dute behar beste justifikatzen azpiegitura berri haur eraikitzeko dagoen beharrizana\". Gaineratu dutenez, \"linea honek kalte handiak eragingo lituzke dagoeneko oso izorratuta daukagun ingurumenean. Bestalde, aipatzekoa da inork ez duela aztertu linea hauek hurrean dituzten herritarren osasunarengan duten eragina\". Bide batez, egitasmoari alegazioak aurkezteko epea aste bukaera amaitzen denez, proiektuaren kontrako alegazioa banatzeko eta sinatzeko aukera ere emango zaie herritarrei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!