Euskal memoriaren inguruko jardunaldiak

Anboto 2010ko aza. 27a, 10:00

Berbaldia, herri-afaria eta musika izango dituzte Izar Gorri elkartean.

Berbaldia, herri-afaria eta musika izango dituzte Izar Gorri elkartean. Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, \"Euskal Herriak, herri ukatua eta zapaldua den heinean bere azalean bizi izan du historiaren faltsutze etengabea\". Antolatzaileek ekitaldi ugari prestatu dituzte gaurko. Kalejiran irtengo dira adarrekin eta txistuekin, 18:30ean petriletik. \'Ahaztuen memoria\' berbaldia eskainiko dute Izar Gorri elkartean, 19:00etan, Gabriel Augusto Martinez Moreno Sartagudako zinegotziak eta Martxelo Diaz Euskal Memoria Fundazioko kideak. Herri-afarian bilduko dira elkartean, 21:00etan; txartelak 15 euroren truke daude salgai. Fermin Valenciaren kontzertuak 23:00etan girotuko du afalostea. Kultur Etxeko zine forumean La buena nueva filma bihar, 18:00etan, proiektatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!