Euskara Biziberritzeko Plana onartu du udalak

Anboto 2010ko aza. 20a, 09:00

2011-2014 urteen artean martxan jartzeko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) plan estrategikoa aho batez onartu zuten

Mallabiko udal ordezkariek joan zen eguenean eginiko udalbatzarrean 2011-2014 urteen artean martxan jartzeko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) plan estrategikoa aho batez onartu zuten. Planean hainbat helburu zehaztu dituzte: proiektu horren bidez eremu jakinetan euskararen normalizazioa bultzatuko duten sareak antolatu eta ekimen zehatzetarako elkarlana bultzatzea; orain arte euskararen normalizazioan egindako lanei ikuspegi orokorra eman eta prozesu horretan eman litezkeen urrats berriak adostea eta herrian giza eragileen inplikazioa lortu eta bultzatzea. Mallabiko Udalaren Euskara Aholku Batzordea sortu dute plan estrategikoa garatzeko, urteko kudeaketa-planaren jarraipena egiteko eta euskara batzordearen eskariz euskararen normalizaziorako lanak aztertzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!