Esne Beltza, Gatillazo, Des-kontrol eta Kop taldeen kontzertua, gaur, urriko jaietan

Anboto 2010ko urr. 30a, 11:00

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua; aurretik, Mallabia Futbol Tadeak eskolarteko futbito txapelketa eta saskibaloikoa antolatuko ditu zapatuan eskolako frontoian.

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua; aurretik, Mallabia Futbol Tadeak eskolarteko futbito txapelketa eta saskibaloikoa antolatuko ditu zapatuan eskolako frontoian. Gauean, Esne Beltza, Gatillazo,Des-kontrol eta Kop taldeen kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Izar Gorri elkarteak goizaldeko 05:00etan txorizo pintxoak banatuko ditu. Egunez, futbito eta saskibaloiaz gainera, paintballean aritzeko aukera ere eskainiko dute goizean eta baita arratsaldean ere futbol zelaian. Hipo eta Tomax pailazoekin ekingo diote 16:00etan domekako egitarauari. Tute, mus, asto eta briska txapelketak 16:30ean tabernetan antolatuko dituzte. Luhartz taldearen erromeria doinuek girotuko dute bai arratsaldea eta baita gaua ere plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!