Ekitaldiz beteta datoz urriko jaiak

Anboto 2010ko urr. 29a, 09:00

Txupinazoa 18:00etan jaurtiko dute gaur, eta ondoren enkarteladan bilduko dira.

Egitarau oparoa antolatu dute Mallabian urriko jaietarako. Guraso elkarteak tailerrak prestatuko ditu umeentzako gaur 16:30ean eskolako frontoian. Txupinazoa 18:00etan jaurtiko dute eta ondoren enkarteladan bilduko dira. Elizpeko pilota finalak 19:00etan jokatuko dituzte. Jaiak trikibertso-poteoagaz tabernarik taberna jarraituko du. Mallabiko trikitilari eskolagaz Odei Barroso, Joseba Artza eta Beñat Ugartetxea arituko dira bertsotan. Afaria antolatuko dute 21:30ean frontoian eta ondoren Itsaso Pradera pilotaria omenduko dute. Mallabia Futbol Tadeak eskolarteko futbito txapelketa eta saskibaloikoa antolatuko ditu zapatuan eskolako frontoian. Paintballean aritzeko aukera eskainiko dute goizean eta baita arratsaldean ere futbol zelaian. Gauean, Esne Beltza, Gatillazo,Des-kontrol eta Kop taldeen kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Izar Gorri elkarteak goizaldeko 05:00etan txorizo pintxoak banatuko ditu. Hipo eta Tomax pailazoekin ekingo diote 16:00etan domekako egitarauari. Tute, mus, asto eta briska txapelketak 16:30ean tabernetan antolatuko dituzte. Luhartz taldearen erromeria doinuek girotuko dute bai arratsaldea eta baita gaua ere plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!