Batzar Nagusien eskea Aldundiari, Trabakuko pasabidea eraikitzeko

Anboto 2010ko ira. 24a, 10:34

Trabakuko N-633 errepideko pasabidearen arazoari erantzuteko eta konponbidea berehala emateko eskatu diote Batzar Nagusiek Bizkaiko Foru Aldundiari.

Trabakuko N-633 errepideko pasabidearen arazoari erantzuteko eta konponbidea berehala emateko eskatu diote Batzar Nagusiek Bizkaiko Foru Aldundiari. Azpiegitura Batzordean Aralarren proposamenari baiezkoa eman diote PSE-EE, EB, PP eta Talde Mistoak (Ezker Abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar). Botazioan EAJ abstenitu egin da. Iosu Murgia batzarkideak azaldu duenez, \"urteetan gabiltza arazo honi buruz berba egiten, eta inguru horretan obrak egiten dabiltzanez oraintxe eman behar zaio irtenbidea pasabidearen arazoari\". Eskaera horretan konponbidea zein izan beharko litzatekeen ez dela zehazten azaldu du Murgiak. \"Auzokideekin eta Udalagaz adostu beharko litzateke gaia\". Bertako auzokideek eta Udalak hainbat bider egin dute pasabidea eraikitzeko eskaera Aldundian, Aitor Loiola alkateak gogoratu duenez: \"Aurrerapausoa da, baina ez dute esan arazoa noiz konponduko duten\". Oinezkoek lau errei zeharkatu behar dituzte bidea gurutzatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!