Kalbario kalea urbanizatzeko lanei ekin die Udalak

Anboto 2010ko ira. 17a, 09:34

Joan zen astean hasi ziren Kalbario kalea urbanizatzeko lanak. Autoz kale honetan sartu ahal izango diren bakarrak bertako bizilagunak izango direla jakitera eman dute.

Joan zen astean hasi ziren Kalbario kalea urbanizatzeko lanak. Zorua, hoditeria eta espaloia berritzeaz gainera, argindarraren instalazioa lurperatuko dute, mobiliarioa aldatu eta irteerarik gabeko kalea behin betiko izango da. Autoz kale honetan sartu ahal izango diren bakarrak bertako bizilagunak izango direla jakitera eman dute. Lanak Lasuen enpresak egingo ditu, eta 246.151 eurogatik adjudikatu ditu Mallabiko Udalak. Aitor Loiola Mallabiko alkateak adierazi duenez, zain egon dira lan hauek egiteko Kalbario kalean bertan hainbat etxebizitza berri egitekoak zirelako, eta etxe berri hauek egin baino lehenago ez zuelako merezi urbanizatzen hastea. Gaineratu duenez, \"gaur egun sufritzen ari garen egoera ekonomikoa, eraikuntza alorreko krisia eta etxe eskaria murriztu denez, atzeratzen dabil proiektu hori eta urbanizazio lan hauek hasi dira, ezin ziren-eta gehiago atzeratu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!