Maniobra militarrak salatu ditu Mallabiko Udalak

Anboto 2010ko ira. 8a, 14:55

Soldaduek Mallabian egiten dabiltzan maniobra militarrak salatu ditu Aitor Loiola alkateak. \"Aspertuta gaude urtero armatutako militarrak herrian ikusteaz\".

Soldaduek Mallabian egiten dabiltzan maniobra militarrak salatu ditu Aitor Loiola alkateak. \"Aspertuta gaude urtero armatutako militarrak herrian ikusteaz\". Eskola inguruan eta Mallegoi auzoan militarrak entrenamenduetan ikusi dituztela asteon jakitera eman du alkateak. Loiolaren berbetan, \"udalari jakinarazi barik etortzen dira. Ez dute zertan datozen berririk eman. Aurreko urteetan ere helikopteroan lurreratzeak egiten dituzte. Inoiz herrian bertan ere izan dira. Ez dugu zertan horrelakorik bizi Mallabian\". Mallabiaz gainera, inguruko beste herri batzuetan ere izan ohi dira praktikak egiten militarrak, adibidez Berrizen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!