Eskolako sukaldea eta jangela berrituta

Anboto 2010ko ira. 3a, 15:06

Learreta-Markina herri ikastetxeko sukaldea eraberritzen jardun dute udako oporretan. Ikasturtea hasteko dagoela, altzariak jartzen dihardute sukaldean eta jangelan. Aitor Loiola Mallabiko alkateak azaldu duenez, "instalazioak oso ondo gelditu dira". Obren eraginez garbiketa egin beharko dute ikasleek, ikasturteari ekin aurretik. Umeak irailaren 7an dute eskolara bueltatzeko jarritako data. Egun horretarako dena gertu izatea itxaroten dute udal arduradunek. Sukaldeko aparailuak gasera lotu barik daudenez, egun batzuetan catering zerbitzua izango dute. Ondoren, eskolako sukalde berrian prestatutako janaria izango dute platerean herriko umeek. Duela bi urtetik Mallabiko Udalak oporretan eskola egokitzeko obrak egin ditu. "Ume kopuruak gora egin du", adierazi du Loiolak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!