Zengotitako jai egitaraua ekitaldiz beteta dator

Anboto 2010ko abu. 28a, 11:00

Zengotita auzoko jaiak gaur 20:00etan txopoa jarrita hasiko dira.

Zengotita auzoko jaiak gaur 20:00etan txopoa jarrita hasiko dira. Ondoren, 21:00etan, afaritan batuko dira. Meza nagusia domekan 11:30ean izango da. Txarriaren hanka eskegi eta zenbateko altueran dagoen jakiteko kinielak egingo dituzte jarraian. Ardi eta ahate txakur erakusketan, 13:00etan Imanol Etxebarriak Jai txakurragaz eta Alejandro Ibarrak Ekin eta Mendi txakurrekin parte hartuko dute. Txarriaren hanka 14:30ean neurtuko dute; gonbidatuek ordu horretan bazkalduko dute. Bolo txapelketa nagusia 17:30ean izango da. Umeen jolasak eta puzgarriak 18:00etan prestatuko dituzte. Ondoren trikitilariek alaituko dute giroa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!