Eskolako sukaldea udan eraberrituko dute

Anboto 2010ko uzt. 15a, 09:24

Haurreskolako datorren urteko lanak asteon onartu ditu udalbatzarrak.

Haurreskolako datorren urteko lanak asteon onartu ditu udalbatzarrak. Mallabiko Learreta Markina herri eskolan ume kopuruak gora egin du. Eskola egokitzeko obrak duela urte bi martxan jarri zituen udalak. Sukaldea eraberritzea da aurtengo udako oporretan egingo dutena. Datorren urtean haurreskolan egin beharreko lanak udalbatzarrak asteon onartu ditu. Haurreskolan komun gehiago egingo dituzte. Gela gehiago jarriko dituzte, baita leihoak aldatu ere. Obra honek 309.000 euroko diru-atala eskatzen du. Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. Eskolako komunak eta saneamendua orain urte bi konpondu zituzten. Aldagelak eta frontoia atondu zituzten iaz, jolaslekuak handituz. Eskoletako irisgarritasuna hobetu beharra dagoela azaldu du Aitor Loiola alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!