Kalbario kalea atontzeko obrei ekingo die Udalak

Anboto 2010ko uzt. 10a, 10:00

Kalbario kalea urbanizatzeko lanei irailean ekin gura die Udalak. Auzokideekin bildu dira asteon, aurreikusi dituzten konponketak azalduz euren ekarpenak jasotzeko.

Kalbario kalea urbanizatzeko lanei irailean ekin gura die Udalak. Auzokideekin bildu dira asteon, aurreikusi dituzten konponketak azalduz euren ekarpenak jasotzeko. Obraren ardura zer enpresari emango dioten uztailaren amaieran erabakiko dute. Lanak irailean martxan jartzea aurreikusi du Mallabiko Udalak. Ingurua abendurako atonduta egotea da asmoa Aitor Loiola alkateak azaldu duenez. Obren aurrekontua 300.000 eurokoa da. Europako eta Jaurlaritzaren diru-laguntzekin finantzatuko dituzte lanak. Kaleko goiko aldean jesarlekuak jarriko dituzte. Minusbaliatuentzako kalea egokituko dute. \"Obrak ezkerraldean zentratuko ditugu eskumako etxeak bota egingo dituztelako\", dio alkateak. Laguntza honekin, Izartu Plana amaituko du Udalak. Mikel Zarateko igogailuak jartzeaz gainera, aurretik Mallabarrena kalea urbanizatu eta parkeko zorua konpondu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!