Mallabia-Ondarroa autobus linea aldatuko du Euskotrenek

Anboto 2010ko uzt. 9a, 11:21

Zapatu honetatik aurrera eta bestelakorik jakinarazi arte, Euskotrenek Mallabia-Ondarroa autobus lineen ibilbidea aldatuko du Eibarren.

Zapatu honetatik aurrera eta bestelakorik jakinarazi arte, Euskotrenek Mallabia-Ondarroa autobus lineen ibilbidea aldatuko du Eibarren. Aldaketa hori Eibarko San Agustin kalean obretan dabiltzalako egingo dute. Autobusa Untzagako geralekuaren ondoren (taxi geltokiaren aurrean) saihesbidera sartuko da Azitaraino heltzeko -Geltoki kaletik sartu barik-, eta Iparragirreko bide berriaren alboan egingo du geraldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!