Briska eta tute txapelketa jubilatuentzat

Anboto 2010ko uzt. 2a, 13:01

Briska eta tute txapelketa uztailaren 8an antolatuko dute jubilatuek.

Briska eta tute txapelketa uztailaren 8an antolatuko dute jubilatuek. Ekitaldiei arratsaldeko 16:00etan ekingo diete. Bikote bakoitzak karta-jokoan duen abilezia erakusteko aukera izango du. Antolatzaileen esanetan, bazkideek bakarrik parte hartu ahal izango dute bi txapelketetan. Modalitate bakoitzean irabazleei 80na euro emango dizkiete, eta bigarrenei, berriz, 50na euroko saria. Txokolate-jana arratsaldeko 18:00etan prestatuko dute parte-hartzaileentzat zein eta bertaratzen diren guztientzat. Iaz ere eratu zituzten bi txapelketak, eta ondo irten ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!