UEMA Egunean gaur Mallabian

Anboto 2010ko eka. 12a, 10:00

UEMA egunerako, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Xabier Mendigureni bere ibilbideagatik egingo dioten aitortzagaz hasiko dituzte ekitaldiak.

UEMA egunerako, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Xabier Mendigureni bere ibilbideagatik egingo dioten aitortzagaz hasiko dituzte ekitaldiak. Bazkari herrikoiaren ostean kantu saioa egingo dute. 12:00etan Xiba jokoak egingo dituzte plazan; arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 23:00etan Erlazi eta Damu Dot taldeen kontzertuak izango dira plazan. Gaztetxoentzako ere hainbat ekimen prestatu dituzte. Iñaki Arregi Ihartza Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) teknikarien burua izandakoa martitzen goizean hil zen, gaixoaldi luze baten ondorioz. Eguenean egin zioten azken agurra,19:30ean, Markinako udaletxe zaharreko aretoan. UEMAren sorreratik izan da erakundeko koordinatzailea eta zapatu honetan ere, UEMA egunean, omenaldia egingo diote, Mallabian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!