Iñaki Arregi omenduko dute UEMA Egunean

Anboto 2010ko eka. 8a, 12:55

Iñaki Arregi Ihartza Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) teknikarien burua martitzen goizean hil zen, gaixoaldi luze baten ondorioz.

Iñaki Arregi Ihartza Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) teknikarien burua martitzen goizean hil zen, gaixoaldi luze baten ondorioz. Eguenean egingo zaio azken agurra Markinako udaletxe zaharreko aretoan, 19:30ean. Sorreratik UEMAko koordinatzailea izan da, eta zapatu honetan Mallabian ospatuko den UEMA egunean ere egingo zaio omenaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!