Jesus Gisasola \"Zelai II\"-a izango da datozen udal hauteskundeetan Mallabiko EAJko zerrendaburu. Jeltzaleek maiatzaren 28an egindako batzarrean aho batez erabaki zuten Gisasolaren hautagaitza.
Jesus Gisasola \"Zelai II\"-a izango da datozen udal hauteskundeetan Mallabiko EAJko zerrendaburu. Jeltzaleek maiatzaren 28an egindako batzarrean aho batez erabaki zuten Gisasolaren hautagaitza.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7700/7700/1.jpg[/imgd] Zelai kirolari ezaguna lanbidez albaitaria da. Orain arte alderdian kargurik izan ez badu ere, \"bere herriarekin konpromiso handia duen pertsona\" dela azaldu dute EAJtik. Jeltzaleen berbetan, \"herri-kiroletan Mallabiaren izena mundu guztian ezagutzera eman duen kirolaria da\". Datozen maiatzeko udal hauteskundeetara \"ilusio handiarekin\" aurkeztuko dela azaldu du Zelaik. Gainerako hautagaiak laster ezagutzera emango dituztela jakinarazi dute Mallabiko jeltzaleek.