Baserritarren erakusleiho den azoka antolatuko dute bihar

Anboto 2010ko mai. 22a, 11:00

Jasokunde abesbatzak kontzertua antolatuko du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Mendibil eta Orioko abesbatzekin batera, Jasokundeko Andra Maria parrokian.

Hamabostaldiko egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi antolatuko dute asteburuan. Zapatuan futbito txiki (10:00) eta futbito gazte (16:30) txapelketak jokoan izango dira, Mallabiako futbol taldearen eskutik, eskolako frontoian. Jasokunde abesbatzak kontzertua antolatuko du, arratsaldeko 20:00etan, Mendibil eta Orioko abesbatzekin batera, Jasokundeko Andra Maria parrokian. Azokak domekan 10:30ean zabalduko ditu ateak, pilotalekuan. Herriko baserritarrek ortuariak eta beste hainbat produktu eroango dituzte. Beste herri batzuetako artisauen postuak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Orraittio euskara elkarteak taloen postua prestatuko du. Futbol partidua jokatuko dute, arratsaldeko 17:00etan, Zaldibarren, Mallabiak eta Bastidak. Biharko Izarrak pilota txapelketa arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute pilotalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!