Argazki zaharren erakusketa ikusgai

Anboto 2010ko mai. 16a, 10:00

Gerediaga elkarteak Orraittio euskara elkarteagaz elkarlanean herriko aragazki zaharren erakusketa antolatu du Liburutegian.

Gerediaga elkarteak Orraittio euskara elkarteagaz elkarlanean herriko aragazki zaharren erakusketa antolatu du Liburutegian. Ekimen hau Aste Kulturaleko programazioaren barruan sartu dute. Erakusketa honen helburua herriko historia, arkitektura eta gizartearen hainbat arlo herritarrei argazkitan hurbiltzea da. Eskualdeko ondarea zabaldu guran Gerediagak hamabi panel jarriko ditu, irudiekin eta bakoitzari dagokion azalpenarekin. Mallabia: harri eta herri, hegaz eta oinez izenburuko erakusketa maiatzaren 15etik 23ra Liburutegian dago ikusgai. Hamabostaldia martxan jartzeko erakusketaz gainera, zapatuan nesken saskibaloi partidua antolatuko du, 11:00etan, Mallabia futbol taldeak, eta guraso elkarteak herri-bazkaria udal pilotalekuan. Domekan, futbol taldeak umeendako zine emanaldia prestatuko du, eta Biharko Izarrak pilota txapelketa Mallabia I udal pilotalekuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!