Plan proposamena uda aurretik herrian aurkeztuko dute

Anboto 2010ko api. 18a, 12:00

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herritarren parte-hartzeagaz erredaktatzen dabiltza.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra herritarren parte-hartzeagaz erredaktatzen dabiltza. Iazko udazkenean Udaleko Herritarren Parte-hartze Batzordeak bultzaturik hainbat taldetan eztabaidatu eta adostu zituzten Mallabiko Plan Orokorrerako izan zitezkeen ildo nagusiak (lur urbanizagarriak, ez urbanizagarriak, azpiegiturak, landa-nukleoak, etxebizitza, industriaguneak...). Urtarrilaren 19an Udaleko udalbatzan onartu zuten, aho batez, Plan Orokorrerako Aholku Batzordea osatzea eta bere funtzionamendurako araudia.Batzordeak Plan Orokorrerako dokumentuak aztertzeaz gainera, \"ziurtatu egin behar du mallabitarren parte-hartzea\", dio alkateak. Talde honetan herriko hainbat alderdi politiko, sindikatuak, teknikariak eta herriko kirol eta kultur elkarteak ordezkatuta daude. Udalean \"gustura\" daude taldearen lanagaz. \"Oso martxa onean dabiltza lanean, talde honetako kideek ez dute hutsik egiten, oso dinamikoa eta bizia da. Hartzen dituzten erabakiak planeko talde erredaktoreak idatzi beharko ditu\". Uda aurrean jendaurrean aurkeztea aurreikusi dute. Ondoren, alegazio epea zabalduko dute. Planean eztabaidatu dituzten gaien artean 2006ko Lurraren Legeak landa-nukleoak \"desagerrarazteko\" izango duen eragina eta etxebizitzen eta industriaguneen gaiak izan dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!