Traktore eta autoak hartuta, kontzentrazioa Trabakuan

Anboto 2010ko mar. 23a, 10:38

Protesta horren bultzatzaileek oinezkoendako eta abereendako pasabidea eskatzen dute BI-633 errepidean, Trabakua parean.

Protesta horren bultzatzaileek oinezkoendako eta abereendako pasabidea eskatzen dute BI-633 errepidean, Trabakua parean. [imgd]http://www.anboto.org/images/7200/7297/1.jpg[/imgd]Mallabiko auzokideek traktoreekin eta autoekin kontzentrazioa egin zuten zapatu eguerdian, Trabakua gainean. Traktoreak eta ibilgailuak \"[a/]http://www.mallabia.org[a]Mallabia[/a] maite dugulako\" kartelez josita, Trabakua-Zengotita eta Zengotita-Trabakua martxa egin zuten 12:30ean, traktore eta autoekin. Goita eta Gereako auzokideek diotenez, Aldundiak errepide hori konpontzeko lanei ekin die. Lan horiekin bidea eta sarbideak hobetzea aurreikusten dute Zengotitatik Iruzubietaraino. Auzokideek konponketa horiek beharrezkoak direla diote, baina lan horiek \"ibilgailuendako bakarrik\" direla kritikatu dute. [d]Sinadura bilketa[/d] Sinadura bilketa martxan jarri dute, \"Aldundiko arduradunekin elkarrizketa bat eskatzeko eta denon artean irtenbide bat aurkitzeko Trabakua gainean oinezkoen eta abereen arazoari, baita Zengotita eta San Martineko sarrera-irteerei ere\". Udal ordezkariak Itziar Garamendi Herri Lanen Saileko ahaldunagaz eta Mikel Iriondo Errepideetako zuzendariagaz martxoaren 5ean batzartu ziren. Proiektu horretarako ez dagoela dirurik eta beste egitasmo bat beharko dela azaldu zietela diote auzokideek. \"Lanok urte honetan egiten dabiltza, eta orain da aukera\", salatu dute Mallabiko auzokideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!