Eskolako sukaldariari omenaldi beroa egin diote

Anboto 2010ko mar. 10a, 16:45

Bazkari hunkigarria prestatu zioten joan zen zapatuan Begoña Arrietari herriko frontoian. Eskoletako sukaldari lanetan 28 urte eman dituen beharginak herritarren omenaldi beroa jaso zuen. Argazki galeria

Bazkari hunkigarria prestatu zioten joan zen zapatuan Begoña Arrietari herriko frontoian. Eskoletako sukaldari lanetan 28 urte eman dituen beharginak herritarren omenaldi beroa jaso zuen. Mahaiaren bueltan 186 lagun elkartu ziren. Argazki galeria Omenaldi ekitaldian, antolatzaileek azaldu zutenez, urte hauetan Begoñak egindako lana eskertzea eta baloratzea zen euren asmoa. Herriko hainbat pertsona eta familiataz arduratu dela urte horietan azpimarratu zuten sarrerako berbaldian. Bertsoak bota zizkioten, eta baita aurreskua dantzatu ere; bere alaba tartean zela. Eskolako umeen eta irakasleen ekarpenekin osatutako liburua eman zioten. Eskolan ibili diren umeen argazkiak ere bildu zituzten. Ilobek lore-sorta eman zioten. Eskolakoek ere euren oparia egin zioten.

Abesbatzaren kontzertua

Jasokunde Abesbatza ETB1eko O Happy Day saioan parte hartzen dabilenez, ekitaldi berezia prestatu zioten sukaldari izandakoari. Telebistan aurkeztu dituzten abestiak taularatu zituzten omenaldian. Publikoak gustura entzun zuen geroago eta ezaguna den taldearen emanaldia. Ipuin kontalariak ere saioa eskaini zuen. Omenaldia arrakasta handia izan zuen karaokeagaz amaitu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!