Mikel Zarate kalean igogailua ipiniko dute

Anboto 2010ko ots. 14a, 12:00

10 zenbakitik 14ra etxeetako bizilagunak igogailuak jartzeko pausoak ematen dabil Udala.

Mikel Zarate kaleko 10 zenbakitik 14ra etxeetako bizilagunak igogailuak jartzeko pausoak ematen dabil Udala. Igogailua jarri ahal izateko egin beharreko lanei dagoeneko ekin die Udalak, beraz, obrak amaitzeagaz batera izango dute zerbitzu berria martxan. Inguruko parkeko zoruaren egoera txarraren aurrean obra hau aprobetxatu gura izan dute konponketak egiteko. Izan ere, parkeko zoruaren egoera ikusita, neurriak hartzea "beharrezko" ikusi du Udalak. Mallabiko herritarren batek edo igogailua ipiniko duen bizilagunen batek lanen nondik norakoak zelan aurreikusi dituzten zehatzago ezagutzeko interesa badauka proiektua Udaleko bulegoetan dauka ikusgai ohiko ordutegian; Arteiz kaleko 4 zenbakian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!