Inauterietako egitaraua prestatu dute

Anboto 2010ko ots. 6a, 11:00

Udalaren eta herriko taldeen artean prestatu dute gaur hasi eta otsailaren 16ra arte antolatutako egitaraua.

Udalaren eta herriko taldeen artean prestatu dute gaur hasi eta otsailaren 16ra arte antolatutako egitaraua. Arratsaldeko 18:00etan txitxi-burruntzia egingo dute Trabakuan eta ondoren txokolate jana.Datorren barikuan Trikilekugaz triki-poteoa eta VI. Bizkaiko Irekiko binakako final-laurdenak profesional mailan izango dira. Zapatuan neskek palako hiru partidu jokatuko dituzte. Martitzenean, hilak 16, umeek jolasak, kantuak eta dantzak izango dituzte goizean eta 14:30etik 16:30era haur parkea. Arratsaldeko 17:00etan txokolate jana pilotalekuan. Erromeria eta mozorro lehiaketa ere antolatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!