Etxez etxeko laguntzailea hautatzeko deia

Anboto 2010ko urt. 31a, 11:00

Lagunduz taldeak Mallabiko Udalean Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiteko auxiliarra hautatzeko deia egin du.

Lagunduz taldeak Mallabiko Udalean Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiteko auxiliarra hautatzeko deia egin du. Zerbitzu horretan lan egin gura dutenen artean kontratatuko dute laguntzaile hori. Deialdiko oinarrien arabera, hautagai izan gura duenak klinika auxiliarra, geriatria auxiliarra edo EELZ auxiliarra izan behar du, edo gizarte osasunean zelanbaiteko prestakuntza izan. Pertsonen zainketan esperientzia izatea ere eskatzen dute, eta baita Mallabikoa izatea ere. Beste eskakizunetako batzuk euskaraz jakitea eta gidatzeko baimena eta autoa izatea dira. Interesa duenak helbide honetara bidali beharko du curriculuma: Lagunduz taldea, Villa de Plentzia kalea, 2 behea. 48930 Getxo. Lagunduz taldeak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen du hainbat udalendako, tartean Mallabiarendako. Euren webgunean, www.lagunduz.com-en ere bete daiteke curriculuma.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!