Landareak eskatzeko epea zabalik

Anboto 2010ko urt. 23a, 12:00

Zuhaitz Eguna 2010eko lehenengo hiruhilekoan antolatuko dute.

Zuhaitz Eguna 2010eko lehenengo hiruhilekoan antolatuko dute. Udalak landareak banatuko ditu herritarren artean, jarduera hori suspertzeko asmoarekin. Landareak jaso gura dituena Udaleko bulegoetatik pasatu daiteke urtarrilaren 29a baino lehen. Eskaera egin eta gero, Foru Aldundiak landareak bidaltzen ditu herrira. Haritza, pagoa, urkia, haritz amerikarra, astigarra, lizarra eta gereziondoa dira eskatu daitezkeen zuhaitz landarak. Udal arduradunek azaldu digutenez, ekimen horrek harrera ona izaten du herrian: \"Aurten beranduagoa irten da deialdia, eta jendea galdezka izan dugu\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!