Zainketa arloan lan integrazioa bultzatu guran

Anboto 2010ko urt. 19a, 13:04

Zainketa arloan formakuntza gura dutenei zuzendutako ikastaro bi eskainiko ditu Udalak.

Zainketa arloan formakuntza gura dutenei zuzendutako ikastaro bi eskainiko ditu Udalak. Zainketa arloan lan integrazioa bultzatzea da helburua. Lehenengo ikastaroak haurren zainketa lantzen du, eta bigarrenak menpeko pertsonena, 2010eko lehen seihilabetekoan. Ikastaroak landa eremuan bizi diren emakumeei zuzenduta dagoz. Langabezian egotea, Lehen Hezkuntzako ziurtagiria izatea, 18 urte baino gehiago izatea eta zainketa arloan esperientzia izatea (pertsonala edo lanean) dira parte-hartzaileek bete beharreko ezaugarriak. Izena emateko aukera urtarrilaren 21a artekoa da. Informazio gehiago gura izanez gero, Mallabiko Udaleko Ongizate Sailera jo daiteke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!