Iragarkia grabatu dute Mallegoi baserrian

Anboto 2010ko urt. 5a, 16:46

Eneritz Aranburu eta Ruben Markina bikoteak 50 behiko nekazal ustiapena daukanez Kaiku enpresak iragarkia grabatzeko proposamena egin zien.

Kamera eta monitoreak izan dituzte lagun Mallegoi baserrian urte bukaeran. Eneritz Aranburu eta Ruben Markina bikoteak 50 behiko nekazal ustiapena daukanez Kaiku enpresak iragarkia grabatzeko proposamena egin zien. \"Aurretik gure umearekin argazkia atera ziguten ontzietan jartzeko \", azaldu digu Eneritzek. Oraingoan berriz, iragarkirako gidoia izan dute kamera aurrean esateko. Esperientzia polita izan dela azaldu digute protagonistek. \"Rubeni kamera kontuak asko gustatzen zaizkio eta han ibili zen teknikariekin\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!