Udalak ordenantza fiskalak izoztu ditu

Anboto 2009ko aza. 18a, 12:00

Udal ordezkariek Kontu Batzordeko batzarra egin dute. Bilera horretan, datorren urteko zergak eta tasak lehenago zeuden legez uztea aho batez erabaki dute. Beraz, urari, zaborrari eta estolderiari dagozkien zergek ez dute igoerarik izango 2010ean.

Udal ordezkariek Kontu Batzordeko batzarra  egin dute. Bilera horretan, datorren urteko zergak eta tasak lehenago zeuden legez uztea aho batez erabaki dute. Beraz, urari, zaborrari eta estolderiari dagozkien zergek ez dute igoerarik izango 2010ean. Aitor Loiola alkateak argitu gura izan duenez,  zerga eta tasak izoztea ez da neurri \"populista\" izan. Auzoetako zaborrak zentralizatuz, kostuak txikitzea lortu dute, eta horren ondorioz posible izan dute, aurten behintzat, tasak bere horretan uztea. ?Krisi sasoian herritarrei ez diegu gehiago ordainarazi gura?, azaldu deusku alkateak.  Areitio eta Anbre inguruetako zaborra zentralizatzeak eragin du, batez ere, auzoetako bilketa kostuaren jaitsiera. Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak, Ekonomia Jardueren Gaineko Zergak eta Ibilgailuen Gaineko Zergak ere ez dute igoerarik izango.

Kontzertua eta Gaztainerre zapatuan

Ohitura den legez, azaroaren 21ean Jasokunde abesbatzak kontzertua eskainiko du, Mallabiko eliz parrokian. Jasokunde abesbatzarekin batera, Mendibil abesbatzak, Igone Amesti sopranoak eta herriko trikitilariek kantatuko dute. Kontzertua amaitu eta gero, herriko plazan, Orraittio euskara elkarteak antolatuta, gaztaina erreak jateko aukera izango da bertara hurbiltzen diren lagun denentzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!