Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erantzun zuzenak
Mariren koba bisitatzen baduzu, zelan irten behar duzu bertatik haren arauak errespetatzeko?
Sartu zaren modu berean
1977ko buruz buruko pilota txapelketako finalean Atxondoko pilotari bi aritu ziren aurrez aurre: Iñaki Gorostiza eta Roberto García Ariño IV. Non jokatu zen finala eta zein izan zen emaitza?
Logroñon, 22-12
Zein urtetan osatu zen ofizialki Atxondoko udalerria Apatamonasterio, Axpe-Martzaa eta Arrazola elkartu eta gero?
1962an
Atxondoko armarrian zein auzo irudikatzen da urrezko bi giltza gurutzatugaz
Apatamonasterio
Zenbat kilometro inguru ditu Arrazolako Bide Berdeak antzinako trenbideari jarraituta?
5 kilometro
Zeintzuk mineral ustiatu ziren Arrazolako meategietan XX. mende erdialdera arte?
Kobrea, jaspea eta burdina
Zenbat urte zituen Ainhize Belar Barrutia eskalatzaile atxondarrak 8c zailtasuneko bide bat eskalatu eta Espainiako estatuan hori lortu duen emakumerik gazteena bihurtu zenean?
14 urte
Zer lanbide zuen Bittor Arginzonizek sukaldaritzan hasi aurretik?
Paper-fabrika batean lan egiten zuen
Munduan Atxondon eman zen meza euskaraz lehenengoz. Baina non?
Arrazolako San Migel parrokian
Urtean zenbat bider zeharkatzen ditu eguzkiak Anbotoren begiak eta Arrazolako San Roke ermita argitu?
Urtean birritan